Osasun aholkuak

osasuna

tic Dieta mediterraneo egoki batek, entsaladetan, frutetan eta barazkietan aberatsa, eta A, E eta C (antioxidatzaileak) bitamina-gehigarri batek, eta luteinak eta zeaxantinak gure begiak zahartzea saihestu dezakete.

tic Erabili erreflexuen aurkako lenteak, itsualdia murrizten eta ikusmenaren erosotasuna areagotzen baitute..

tic Irakurri beti argiztapen egokiarekin; izan ere, argiztapen urriarekin irakurtzen baduzu, begiak narritatu eta izan dezakezun ikusmen-akatsa areagotu dezakezu.

tic Ez ikusi telebista bi metrotik hurbilagora, eta bermatu zure gorputzaren jarrera egokia dela. Halaber, ez ikusi telebista ilunpean; nahitaezkoa da, beti, argi pixka bat egotea.

tic Uda partean, babestu zuren begiak UVA (ultramore) izpien aurkako iragazkia duten eguzki-betaurreko homologatuekin, batez ere itsasoan eta mendian, eta ez erosi establezimendu akreditatuen bermea ez duten betaurrekoak.

tic Gogoan izan eguzkiaren erradiazioak gogorragoak direla eguerdian. Eguerdiko 12etatik arratsaldeko 17etara bitartean eguzkitan ez egoteak zure ikusmenaren osasuna zaintzen lagunduko du.

tic Ikusmenaren azterketa egiteko garaia. Egin zure ikusmenaren azterketa gutxienez urtean behin, batez ere ordenagailua maiz erabiltzen baduzu, edo telebistaren aurrean nahiz irakurtzen ordu asko ematen badituzu.

tic Zure osasuna jokoan jartzen ez baduzu, zergatik ez duzu zure begiekiko errespetua berreskuratzen?

tic Haurrek txiki-txikitatik egin behar dituzte ikusmenaren azterketak. Gurasoek eta hezitzaileek erne egon behar dute sintoma adierazgarriak agertzen ote diren: erresumina, malkoak, buruko mina, jokabide negatiboa eskolan edo gorputzaren nahiz buruaren jarrera txarra.

tic Gidatzerakoan segurtasunak lotura estua du ikusmenaren kalitatearekin. Gidatzerakoan izaten diren jarrera eta hartzen diren erabaki asko ikusmen-osasun optimoaren baitan egon ohi dira.

tic Ez ahaztu logurak, alkoholak, nekeak edo tabakoak ikus-eremua murriztu egiten dela, mugikortasunarekiko sentsibilitatea galdu egiten dela, eta distantziak eta abiadura bestela antzematen direla.

tic Gogoan izan zure betaurrekoak ur eta xaboi neutroarekin garbitu behar dituzula, zure zentroan emango dizkizuten zapitxoekin.

tic Zure ikusmena entrenatu edo ikusmen-nekea saihestu dezakezu sakontasun-plano desberdinetara dauden objektuei begiratuz.